Ongi etorri!

Luberriko ekonomia ikasgaiaren bloga da hau. Ikasturtean zehar ariketak, irakurgaiak, bideoak eta hainbat bitxikeria izango dituzu hemen.

IRUZUR FISKALA


Ondorengo estekan sartu ( http://ekonomiaetazergak.gipuzkoa.eus/eu/iruzur-fiskala ) eta bertan dagoen bideoa ikusi eta testua irakurri ostean erantzun ondorengo galderak:

                         1. Azaldu ezazu bideoak helarazi nahi duen mezua.
       
                         2. Jone eta Unai etxe bat erostera doaz eta saltzaileak etxearen prezioaren zati bat dirutan eskatzen die, horrela sinatuko duten kontratuan etxearen balioa baino gutxiago agertuz.
Horrela, Jone eta Unaik erosketa horregatik ordaindu beharko luketen BEZa baino gutxiago ordainduko dute; eta, aldi berean, saltzaileak ere diru sarrera erreala baino txikiagoa aitortuko du.
  • Iruzurra dela esango zenukete? Zergatik? Horrela bada, zeintzuk egiten ari dira iruzur fiskala? Zergatik? Zeintzuk dira gizarteari begira izango dituen ondorioak?
  • Ezagutzen al dituzue antzeko kasuak? Aipatu.
  • Erosketa guztietan ordaindu behar da BEZa?

                      3. Irakurri EITBk argitaratutako bi berri hauek:
  • Messi eta bere aita ustezko iruzur fiskalagatik inputatu dituzte.
  • Justiziari laguntzeko prest agertu da Messi
    • Zer da gertatu zena? Ustezko iruzurra nola egin omen zuten?
    • Zein da jokalariak duen jarrera egoeraren aurrean?
    • Ikusi ahal izan duzuenez, batzuetan diru asko "galtzen" da, ez da heltzen erakundeetara, eta, beraz, ezin da gizarteak dituen beharretara bideratu. Eta nola egin aurre iruzurraren arazoari?  albistea


              4. Iruzur eta zerga ihesaren arazoa nabarmen areagotu da azken urteetan, besteak beste, ekonomia eta iruzurra mundu mailakoak bihurtu direlako.
    Hona hemen 2011an Tax Justice networkek 145 estatuen ezkutuko ekonomiaren inguruko egoera aztertu ondoren argitaratu zuen txostena: Tax Justice network

    Txosteneko 4. orriko taulan, besteak beste, honako datuak ageri dira:

  • GDP (Gross Domestic Product): BPG-Barne Produktu Gordina
  • GDP per head of population: BGP pertsonako
  • Size of Shadow economy: Ekonomia ezkutuaren tamaina, hau da ehunekoa BPGarekiko
  • Tax lost as a result of Shadow Economy: Ekonomia ezkutuaren ondorioz, ordaindu gabeko zergen zenbatekoa
Erantzun ondorengo galderak:
  • Zein da Ekonomia ezkutuaren tamaina, ehunekoan, handiena duena?
  • Eta bigarrena?
  • Zenbatekoa du Espainiak?
  • Biztanleko zenbateko kopurua suposatzen du?
  • Denera, Espainiak, ordaindu gabeko zergak direla eta, zenbat diru galtzen duela kalkulatzen da?
  • Nahi baduzue azter dezakezue gehiago

NOLAKOA IZANGO DA GAZTEEN ETORKIZUNA? Derrigorrez irakurri beharreko 3 artikulu.

1. ESKALE BERRIEK 20 URTE DITUZTE ETA LANA ERE BADUTE 

     
http://www.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/2017-01-10/nuevos-mendigos-jovenes-ninis_1313978/
                

2. SEMEAK GURASOAK BAINO OKERRAGO 

                       

http://finance.yahoo.com/news/millennials-falling-behind-boomer-parents-080144745.html                 


3. JUBILAZIO ADINA ORAINDIK ETA GEHIAGO ATZERATZEA PROPOSATU DA: 70 URTE!!!


      
http://www.expansion.com/economia/2017/01/13/5879444d268e3ea5208b4673.html                 


Ondorioa:

Ikasketen garrantzia inoiz baino handiagoa da. Hori ikusteko, INEren web orrialdean ikasketen araberako langabezia kontsultatzeko esteka uzten dizuet:

http://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=11181